DEE - AED Empresarios de Durango
Durangaldeko Enpresa Elkartea

Lehiakortasunaren erakargunea

DEE-AED, 2008. urtetik, enpresa-garapenean oinarritutako proposamen bati esker, eskualdeko ekoizpen-ehuna bilakaera optimoaren bidean ari da. Proposamenaren funtsa esparru askotako ordezkari publiko eta pribatuen elkarlanean datza, alegia, industria-sektore desberdineko enpresen arteko lankidetzan, prestakuntzan, teknologia garapenean eta ekintzailetzan.

Lehiakortasunaren erakargunea garatu eta ezartzea da proiektu honen helburua, hau da jarduera ekonomiko berrien sorrera bermatuko lukeen zentroa, hain zuzen ere. Etorkizuneko zerbitzu-gune honen erronka, eskualdeari berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren haritik, bultzada berria ematea litzateke. Sustapen honetarako bideak hurrengoak direlarik:

  1. Enpresa berrien sorrera edota dauden enpresen dibertsifikaziioa, beti ere produktu berrien garapenaren, merkatu berrien identifikazioaren eta Teknologia Berrien (PTM) aplikazioaren bidetik.
  2. PMT delakoen berrikuntzatik abiaturiko enpresa espezializatuen Lehiakortasuna Emendatzea, ekoizpen kostuen optimizazioa, teknologiaren hautaketa eta hobekuntza, sare-lanaren bidez lorturiko ekoizpen baliabideen arrazionalizazio eta errentagarritasuna, edo merkatu berrietarako sarbidea erdiesteko estrategien ikasketa.

Proiektua abiatu zenetik igarotako 3 urte hauetan, DEEk eta enpresa elkartekideek erakunde desberdinen ezinbesteko lankidetza izan dute.

SAIOLAN Berrikuntza-Zentroa, adibidez, Lehiakortasunaren Erakargunearen garapen teorikoaren hastapenetan eta lehendabiziko enpresekin buruturiko esperientzia praktikoetan (2010) ezinbestekoa izan da; Durangaldeko Mankomunitatea eta berau osatzen duten udalerriak; Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen departamentuak; Eusko Jaurlaritza eta haren SPRI erakundearen laguntza-programen bidez; eta eskualdearen mesedetarako, esperientzia oso eta integratu bat ahalbidetu duten beste zenbait erakunde publiko eta pribatu -Heziketa-zentroak, ikerketa eta teknologia zentroak (adibidez Azterlan…)-

Durangaldeko Enpresa Elkartea

Durangaldeko Enpresa Elkartea

Murueta Torre, 2 - 48200 Durango - Bizkaia

Telefonoa: 946 810 603   |   Telefono mugikorra: 618 620 361  |   E-posta: info@dee-aed.com