DEE - AED Empresarios de Durango
Durangaldeko Enpresa Elkartea

Lehiakortasun Poloa

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) laguntzarekin,  Durangaldeko Enpresa Elkarteak (DEE-AED) abian jarritako ekimena da Durangaldeko Lehiakortasun Poloa.

Lehiakortasun Poloak baliabide bat, kudeaketarako eredu bat izan nahi du, eskualdeko enpresen esku jarrita haien lehiakortasuna areagotzera bideratutako jarduerak bultzatzeko gai izango dena, bai banaka, bai lankidetza formulen bidez. Jarduera horien funtsezko xedea oinarriak finkatzea da, hain zuzen ere Durangaldeko industria sarea eredu industrial lehiakorragorantz eta balio erantsi handiagoa duen eredurantz pixkanaka eraldatzeko.

Industria sarearen pixkanakako eraldaketa horrek krisi ekonomikoak Durangaldeko eskualdean eragindako langabeziaren gorakadari aurre egiteko beharrari eta Durangaldeko Mapa Industrialean jasota geratu ziren enpresek azpimarratutako hainbat gabeziei ere erantzuten die.

Horrez gain, gorabidean diren ekonomia delakoen geroz eta protagonismo handiagoak joko ekonomikoaren arauetan mundu mailan eragindako aldaketei erantzuteko, eta produkzio-sistemetan eragiten ari den zatiketa geografiko eta funtzionalaren aurrean, funtsezkoa da eskualdeko enpresek lehiakortasun maila handiagoa lortzea.

Lehiakortasun Poloaren antolaketa-egitura Sustapen Batzordeak eta lantalde edo Batzorde Betearazleak osatzen dute. Azken horretan, Tokiko Garapen Agentzia, Durangaldeko Behargintza, Durangaldeko Enpresa Elkarte eta IK4-Azterlan Zentro Teknologikoko ordezkariak biltzen dira eta horien erantzukizuna da Lehiakortasun Poloak ezarritako jardunbideak garatzeko beharrezkoak diren jarduera-planak koordinatzea eta abian jartzea.

2008an jarri zen abian proiektua eta horren garapenerako oinarri teorikoak 2011n finkatu ziren, Eskualdeko Mapa Industrial xehatutik ateratako ondorioetan eta 2013an egindako Durangaldeko enpresetarako Ideiak eta Negozio-aukerak Sortzeko Ereduaren prestaketan eta garapenean oinarrituta.

Durangaldeko Lehiakortasun Poloak industria sarearen pixkanakako eraldaketa hori aldezten du, funtsezkoak diren bi jarduera-ardatzetan oinarrituta:

Enpresen lehiakortasuna hobetzea: berrikuntza eta garapen teknologikoko prozesuetan txertatuta, enpresa horientzako hurbileko eta konfiantzazko agente delakoen berme, laguntza eta aholkuarekin, baita aintzatetsitako fidagarritasuna duten aditu eta tutoreen laguntzarekin ere.Banakako jarduerak, enpresetan, alor hauetara bideratuta:

  • Produkzio-prozesuekin edo amaierako produktuaren ezaugarriekin zerikusia duen alderdiren bat hobetzera eta produktu berriak fabrikatzearen bideragarritasuna aztertzera bideratutako banakako diagnosi teknologikoak egitea.

  • Esportaziora eta/edo nazioartekotzera bideratutako plan estrategikoen garapena bultzatzea.

  • Ideiak / negozio-aukerak sortzeko ereduak txertatzeko euskarria eta horien ondorengo dinamizazioa.

Banakako jarduera horietan guztira 20 enpresek hartu dute parte gaur egun arte.

Durangaldeko enpresetarako industria-dibertsifikaziorako eta beste negozio-aukera batzuen sustapenerako ekimenak garatzea, enpresen arteko lankidetza dinamikak txertatuta: ideia berriak identifikatzeko prozesu baten bitartez eta, ondoren, ideia horiek garatuz, negozio-aukerak sortzeko eredua aplikatuta, benetako negozio-aukera bilakatu arte.

Etorkizunean negozio-aukera bilakatu daitezkeen ideia berrien bilaketa, identifikazio eta garapen prozesu horri esker, aukera berri horien garapenean interesa duten enpresez osatutako hainbat lantalde eratu dira dagoeneko eta horiek guztiek lankidetzan dihardute.

Hauek izan dira eratu diren lantaldeak:

  • Beroko Estanpazio Taldea, estanpaziorako teknologia aurreratu eta berritzaile horren bidez piezak fabrikatzeko ezagutzak lortzera bideratua. IK4-Azterlan Zentro Teknologikoaren lidergoa eta partaidetza aktiboa lagungarri izan du taldeak.

  • Goi mailako ezaugarriak dituzten mota horretako material galdatuen garapenerako ADI Taldea (Austempered Ductile Iron), balio-kateko enpresa kopuru handiaren partaidetzarekin (diseinua, sektore laguntzailea, galdaketa, tratamendu termikoa, mekanizazioa eta amaierako kontsumitzaile edo bezeroa).

  • Negozio-unitate berri bat sortuz, transformadore eta gailu elektrikoetarako osagaien fabrikazio bateratura bideratutako enpresa taldea. Etorkizunean eratzeko aldez aurreko analisi-fasean dago talde hori.

  • Durangaldeko eskualdean hornitzaileen plataforma kualifikatuak eratzera bideratutako enpresa taldea. Talde hori ere eratze-aldian dago, Lehiakortasun Poloaren babesean.

 

 

Durangaldeko Enpresa Elkartea

Durangaldeko Enpresa Elkartea

Murueta Torre, 2 - 48200 Durango - Bizkaia

Telefonoa: 946 810 603   |   Telefono mugikorra: 618 620 361

E-posta: info@dee-aed.com

Redes Sociales