ELKARTEA IBILBIDEA PLAN ESTRATEGIKOA
KIDEAK EROSKETA ZENTRALA INDUSTRI BARRUTIA METALGILTZA PROIEKTUA LAN TALDEAK BERRIAK
KONTAKTUA HERRIALDEA
48200 Durango - Bizkaia
Tfnoa. 94 681 06 03
Tfn movil 618 62 03 61
info@dee-aed.com
Lan-taldeen helburuak
BARNE HARREMANETAN
Elkarteko kide bakoitzak enpresaren edozein alorren inguruan duen jakintzaren sozializazioa da lortu nahi den helburu orokorra, jakintza hori gainerakoen esku jarriz eta bateratze-lan horrek sortutako sinergiak aprobetxatuz.
Hauek dira jarduera-lerro nagusiak:
- Saileko arduradunen arteko topaketa-foroak sustatzea, Lan Tailerren bidez.
- Praktika Onen jakinarazpen eta bateratze-lana sustatzea
ENPLEGUAN eta PRESTAKUNTZAN
- Bazkidetutako enpresen prestakuntza beharrak antzematea, lehentasuna emanez enpresek indibidualki kudeatu ezin dezaketen edo kudeatu nahi ez duten prestakuntzari.
- Antzemandako beharrak oinarritzat hartuta, eragina izatea Prestakuntza Politiketan (etengabeko eta lanerako prestakuntza arautua).
- Arreta berezia eskaintzea jarrera-prestakuntzari.
- Lan-poltsa bat sortzea eragile publikoekin koordinazioan (Behargintza).
- Prestakuntza eta enplegu beharren Behatoki iraunkor bat sortzea.
- Prestakuntza akordioak Hezkuntza Zentroekin eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin.
ZERBITZU KOMUNETAN
Helburu nagusia da bazkideei besteren zerbitzu komunak eskaintzea, enpresa kide bakoitzarentzat optimizazioa edo aurrezkia dakartenak, alegia.
Gainera, bi jarduera lerro nagusi daude:
- Egungo zerbitzuak baloratzea eta sustatzea
- Zerbitzu berriak baloratzea eta lehenestea: ekipamenduak (bulegoa, laneko arropa…), kanpoko zerbitzuak (garbiketa, segurtasuna, catering-a), prebentzioa ( Prebentzio planak, larrialdiak, suteak, seguruak),
- osasuna, hondakinak, hautaketa eta kontratazioa, eta abar.
KANPO-HARREMANAK (Hausnarketa Estrategikoa)
Beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin harreman egonkor edo puntualak ezartzea: Erakunde publikoak (Udalak, Aldundia eta Eusko Jaurlaritza), Enpresen Elkarteak, Merkataritza Ganbera, Hedabideak, Teknologi Zentroak eta gizarte-eragileak, gainerako lan-taldeetatik sortzen diren ekimenei laguntza eta proiekzioa emanez.
Eta beste bi zeregin:
- Dee-Aed ordezkatzea Metalgiltza Taldearen aurrean eta bi erakundeen arteko ekintzak koordinatzea.
- Dee-Aed-ren ingurune sozial eta industrialean hausnarketa jarraitu bat egitea bere kokapen eta atribuzioei buruz.

Durangaldeako
BARRUTI INDUSTRIALA
Gehiago jakin nahi duzu?
Lehiakortasun poloaren sorkuntza? Gurekin harremaneten jarriz. Atseginez erantzungo dizugu.
Informazio gehiago»
Interesdun lotura>>