ELKARTEA IBILBIDEA PLAN ESTRATEGIKOA
KIDEAK EROSKETA ZENTRALA INDUSTRI BARRUTIA METALGILTZA PROIEKTUA LAN TALDEAK BERRIAK
KONTAKTUA HERRIALDEA
48200 Durango - Bizkaia
Tfnoa. 94 681 06 03
Tfn movil 618 62 03 61
info@dee-aed.com
DEE-AED Durangaldean kokatuta dauden enpresen elkarte bat da. Sektore eta tamaina desberdinetako zerbitzu eta industri enpresek osatzen dute elkartea eta guztiek dute helburu bera: ordezkatuko dituen kolektibo batean parte hartzea.
Gure helburua da “bazkidetutako enpresen interes sozial, ekonomiko eta profesionalak sustatzea eta babestea" … “eskualdeko enpresek planteatutako beharrei erantzungo dieten proiektuak” sustatuz eta garatuz.
Zer eskaintzen dugu?
Zerbitzu komunak eskaintzen dizkiegu gure bazkideei baliabideak optimizatzeko eta abantaila lehiakorra lortzeko; eta horretarako, 2007an ZEHAR, Dee-Aed-ren erosketa eta zerbitzu zentrala sortu genuen.
Bazkideen bilgune bat iritziak emateko, harremanak estutzeko, hausnarketak, arazoak eta hobekuntzak partekatzeko eta proiektuak artikulatzeko. Eta hori guztia lan-taldeen (prestakuntza, barne-harremanak, zerbitzu komunak), tailerren eta jardunaldi irekien bidez gauzatzen da.
Bilgune horretan, hainbat gai jorratzen dira: hobekuntzak, negoziazioa, absentismoa, prebentzioa, lankidetza, diru-laguntzak eta finantziazioak, kanpoko merkatua eta lehengaiaren prezioa, famili enpresa edo etorkinen lan-eskua…
Zer izan nahi dugu?
Enpresa gehiago izan nahi ditugu gure artean. Ideia gehiago partekatzeko eta zerbitzu hobeak lortzeko.
Kide gehiago izan nahi ditugu, Durangaldeko enpresariak hobeto ordezkatzeko, eta interesatzen zaizkigun foro eta erakundeetan eragina izateko. Negoziatzeko gaitasuna duen lobby bat izan nahi dugu.
Bazkide bakoitzaren hobekuntza jarraituaren eta kalitatearen aldeko apustua egin nahi dugu. Eta halaxe egiten dugu INNOGUNE bezalako proiektuetan, erakunde publikoekin sinatutako akordioetan, eta gure produktu, prozesu, antolaketa, kudeaketa eta merkatuaren berrikuntzarako ekimenetan inplikatuz.

Durangaldeako
BARRUTI INDUSTRIALA
Gehiago jakin nahi duzu?
Lehiakortasun poloaren sorkuntza? Gurekin harremaneten jarriz. Atseginez erantzungo dizugu.
Informazio gehiago»
Interesdun lotura>>