ELKARTEA IBILBIDEA PLAN ESTRATEGIKOA
KIDEAK EROSKETA ZENTRALA INDUSTRI BARRUTIA METALGILTZA PROIEKTUA LAN TALDEAK BERRIAK
KONTAKTUA HERRIALDEA
48200 Durango - Bizkaia
Tfnoa. 94 681 06 03
Tfn movil 618 62 03 61
info@dee-aed.com
2.- Enpresen banaketa tamainaren arabera:
Tarte batzuk ezarri dira eskualdeko enpresetan gailentzen den plantillaren tamaina ezagutzeko, eta honako emaitzak lortu dira:
Tarte horiek erabiliz, enpresek euren tamainaren arabera gauzatzen dituzten jarduerak ezagutu nahi dira:
1 eta 20 langile bitarteko enpresak
21 eta 50 langile bitarteko enpresak
51 eta 100 langile bitarteko enpresak
100 langile baino gehiagoko enpresak
3.- Enpresen banaketa tamainaren arabera:
Eskualdeko enpresen produkzioa zein sektoreri zuzenduta dagoen jakin nahi da. Horretarako, kontuan hartu da Eusko Jaurlaritzak onartutako EAEko Klusterren Mapa, zeinak enpresen sektore-talde bat ezartzen baitu. Mapa horren arabera aztertzen da eskualdeko enpresen produkzioa zein sektoretara zuzentzen den eta zein portzentajetan, horrela, sektore edo kluster horiekiko menpekotasunik badagoen antzemateko.KLUSTERRAK %
| Automobilgintza | 51,3% |
| Beste batzuk | 25,0% |
| Makina-erreminta | 10,2% |
| Etxetresna elektrikoak | 4,3% |
| Energia | 3,8% |
| Papera | 3,4% |
| Aeronautika | 1,5% |
| Ingurumena | 0,5% |
| Informazioaren teknologiak | 0,0% |
Automobilgintzak eskualdeko enpresen produkzioaren erdia baino gehiago hartzen duela nabarmentzen da.
Hurrengo kluster garrantzitsuena "beste batzuk" deiturikoa da.
Klusterren Mapak barne hartzen ez dituen eta enpresek adierazi dituzten sektore guztiak hartzen ditu honek, hala nola, nekazaritzako makinaria, makinaria hidraulikoa, eta abar.
Horretara zuzentzen da produkzioaren laurdena, ziurrenik horren barruan barne hartu direlako produkzioaren azken destino batzuk.
Makina-erreminta zerrendako hirugarren postuan dago, horretara zuzentzen delarik produkzioaren %10,2. Oro har, eskualdeko produkzioaren %85 aipatutako hiru kluster horietara zuzentzen dela ikus daiteke. Gainerako %15a zonaldean ezarpen-maila urria duten klusterren artean banatzen da.
3.- Langileen arlokako banaketa, enpresaren tamainaren arabera:
Aurreko grafikoan ikus daitekeen bezala, langileen 2/3 gutxi gorabehera arloen barruan daude, eta langile gehien dituztenak honakoak dira:
LANBIDEAK Langile kopurua
Prentsako lerroko langileak (*) 333
Mekanizatu eta muntaketako langileak 328
Txirbil-harroketako mekanizatua 277
Soldaketa lanak 238
Doitze mekanikoa 143

Durangaldeako
BARRUTI INDUSTRIALA
Gehiago jakin nahi duzu?
Lehiakortasun poloaren sorkuntza? Gurekin harremaneten jarriz. Atseginez erantzungo dizugu.
Informazio gehiago»
Interesdun lotura>>