ELKARTEA IBILBIDEA PLAN ESTRATEGIKOA
KIDEAK EROSKETA ZENTRALA INDUSTRI BARRUTIA METALGILTZA PROIEKTUA LAN TALDEAK BERRIAK
KONTAKTUA HERRIALDEA
48200 Durango - Bizkaia
Tfnoa. 94 681 06 03
Tfn movil 618 62 03 61
info@dee-aed.com
4.- Langileen banaketa adinaren arabera:
Komeni da argitzea datu horiek ez dutela adierazten langileak nola banatzen diren tarte bakoitzaren barruan, banaketa hori oso desberdina delako enpresa bakoitzean, enpresaren tamaina gorabehera.
Pentsa zitekeen bezala, langileen portzentaje handiena 30 eta 50 urte artean dago, langile guztien %69 alegia.
Alderdi positibo bat ere azpimarratu behar da, izan ere, 20 eta 30 urte bitarteko langileen portzentajea (%20) 50 urte baino gehiagokoen ia bikoitza da (%11). Horren arrazoia izan liteke eskualdeko enpresa gehienek LH mailako prestakuntza eskatzen dutela eta prestakuntza mota hori duten pertsonak direla gazte-gaztetatik lanean hasten direnak.
5.- Beste datu interesgarri batzuk:
Enpresen egoera orokorra ezagutu ondoren, enpresa horien jarduerari buruzko alderdi zehatzagoetan sakondu nahi da:
Enpresen %62k dibertsifikatuta ditu produktuak eta bere produkzioa, nagusiki, automobilgintzara eta, neurri txikiagoan, etxetresna elektrikoetara eta makina-erremintara zuzentzen da.
Enpresen tamaina hazten doan heinean, handitu egiten da baita ere produktuaren diseinu eta garapena duten enpresen kopurua, enpresa bakoitzean zeregin horretan diharduten pertsonen kopurua eta horien prestakuntza maila. Bestalde, produktuaren diseinu eta garapenik ez duten baina hori lortu nahi duten enpresen artean, ikusten da enpresa horien %43 soilik dagoela prest beste enpresa edo teknologi zentro batzuekin elkarlanean aritzeko.
Mekanizatu eta tratamendu termiko eta estalduren jarduerak produkzio-prozesuen hartzaileak dira, Galdaketa, Estanpazioa eta Forjaketa bezalako jarduerak azpikontratatzen dizkiete; hau da, zonaldeko enpresen arteko menpekotasun maila handia da.
Enpresen %70ak kalitate ziurtagiriren bat du, nagusiki ISO-9000 ziurtagiria, eta, neurri txikiagoan, automobilgintzako ziurtagiriak (QS-9000, EAQF, VDA). Arau horietako bat izatearen ondorio nagusia da plantillako pertsonala prestatzea.
Enpresen %86k adierazi du makina berriak erosteko eta makina horien erabileran euren langileak hobeto trebatzeko prestakuntza ekintzetan parte hartzera zuzendutako inbertsioak gauzatu dituztela edo gauzatzea aurreikusten dutela.
Azkenik, eta, orain arte, lehenengo fase honetan lortutako datuen arabera, aurreikusi daiteke enpresen pertsonal kualifikatuaren beharra ezingo dela gazte kualifikatuak gehituz soilik lortu, izan ere, epe ez oso luzean, 650 lanpostu ordezkatu beharko baitira, 50 urte baino gehiagoko langileen portzentajea %11koa delako.
Era berean, eskaera teknologikoak gero eta handiagoak dira, eta, beraz, beharrezkoa da etengabeko eta lanerako prestakuntza planetan sakontzea, eta baita ere prestakuntza arautuaren programak egokitzea. Horretarako, komeniko litzateke enpresen, hezkuntza zentroen eta beste erakunde batzuen arteko lotura maila handitzea, horrela, prestakuntzak enpresen kualifikazio beharrei erantzuteko, eta enpresek, berriz, euren lanpostuen bilakaerari buruzko informazioa emateko.

Durangaldeako
BARRUTI INDUSTRIALA
Gehiago jakin nahi duzu?
Lehiakortasun poloaren sorkuntza? Gurekin harremaneten jarriz. Atseginez erantzungo dizugu.
Informazio gehiago»
Interesdun lotura>>