ELKARTEA IBILBIDEA PLAN ESTRATEGIKOA
KIDEAK EROSKETA ZENTRALA INDUSTRI BARRUTIA METALGILTZA PROIEKTUA LAN TALDEAK BERRIAK
KONTAKTUA HERRIALDEA
48200 Durango - Bizkaia
Tfnoa. 94 681 06 03
Tfn movil 618 62 03 61
info@dee-aed.com
Azken urteetan, zenbait zailtasun antzeman dira eskualdeko industriek eskatutako gaitasun profesionalei erantzuteko, eta horren ondorioz sortu da, hain zuzen ere, "Metalgiltza proiektua”.
“Metalgiltza” proiektuaren helburua da etengabeko eta lanerako prestakuntza arautua eskualdeko enplegu tipologiarekin lotutako kualifikazioei egokitzea. Proiektuak fase hauek ditu:
1. Egungo industri jardueren eta horien gaitasun profesionalen analisia (Durangaldeko enpresa-ehunaren diagnostikoa)
2. Produkzio-prozesuetan inplikatutako funtzio guztiekin loturiko egungo eta etorkizuneko gaitasunak antzematea eta egungo errealitatearekin alderatzea.
3. Enpresek eskatutako gaitasun profesionalen eskakizunei erantzuteko gai diren prestakuntza programak eta ekintzak identifikatzea.
Durangaldean ordezkaritza ekonomiko eta soziala duten erakundeak, Metalgiltza proiektuan parte hartu dutenak, honako hauek dira:
- Proiektuaren sustatzailea: Durangaldeko Enpresen Elkartea
- Proiektuaren koordinatzailea: Durango, Iurreta eta Abadiñoko Udalak, INEM (Enplegu Institutu Nazionala), IVAC (EAEko Kualifikazio Profesionalen Institutua) eta Prestakuntza Funtsa.
- Laguntza sarea: Eskualdeko Lanbide Heziketako zentroak eta sindikatuak.
Erakunde horiek guztiak integratzean, proiektu bateratu batean hainbat eragile biltzea lortu da lehen aldiz Durangaldean eta guztiek dute helburu bera: estrategiak garatzea, giza baliabideak teknologia eta antolakuntza aldaketetara egokitzen laguntzeko.
Helburu orokor horrez gain, bakoitzak helburu espezifikoagoak lortu ahal izango ditu: udal eta eragile sozialek enplegua sortzeko iturri berriak antzeman eta aztertuko dituzte; INEM edo IVAC bezalako erakundeek kualifikazioen industri errealitatea kontrastatuko dute; Prestakuntza Zentroek ingurura hobeto egokitutako prestakuntza eskaintza bat sortuko dute; eta enpresek langile kualifikatuak aurkitzeko aukera gehiago izango dute.
DURANGALDEKO ENPRESA-EHUNAREN DIAGNOSTIKOA (Metalgiltza proiektuaren lehen fasea)
Metalgiltza proiektua 2000. urteko bigarren hiruhilekoan jarri zen abian, Durangaldeko enpresa-ehunaren diagnostikoa gauzatu zenean. Horretarako, 367 enpresatatik (industria metalurgikoan integratutako jarduerak, produktu metalikoen fabrikazioa, makina eta ekipo mekanikoen eraikuntza, papera eta kimika...) 132 hautatu ziren eta horietatik 64k erantzun zioten inkestari; bertan, 5.815 langile bildu ziren, zeintzuek analisiaren xede diren jardueretako langileen %62 ordezkatzen baitute.
Azterketatik ateratako ondorio nagusiak hauek dira:
1. - Enpresen banaketa jardueraren arabera:
Durangaldean antzemandako jarduerak eta zein portzentaje ordezkatzen duten:| Mekanizatua | 22% |
| Hotzeko estanpazioa | 17% |
| Artikulu metalikoak | 14% |
| Galdaketa | 9% |
| Soldadura eta Galdaragintza | 8% |
| Forjaketa eta beroko estanpazioa | 6% |
| Tratamendu termikoak eta estaldurak | 6% |
| Laminazioa | 3% |
| Plastiko eta gomazko artikuluak | 3% |
| Papera | 3% |
| Komertziala | 3% |
| Metalezko eraikuntzak | 2% |
| Doitasuneko tresna eta sistemak | 2% |
| Apareilaje elektrikoa | 2% |

Durangaldeako
BARRUTI INDUSTRIALA
Gehiago jakin nahi duzu?
Lehiakortasun poloaren sorkuntza? Gurekin harremaneten jarriz. Atseginez erantzungo dizugu.
Informazio gehiago»
Interesdun lotura>>