ELKARTEA IBILBIDEA PLAN ESTRATEGIKOA
KIDEAK EROSKETA ZENTRALA INDUSTRI BARRUTIA METALGILTZA PROIEKTUA LAN TALDEAK BERRIAK
KONTAKTUA HERRIALDEA
Murueta Torre, 2
48200 Durango - Bizkaia
Tfnoa. 94 681 06 03
Tfn movil 618 62 03 61
info@dee-aed.com
 
Ibilbidea

DEE, Durangaldeko Enpresa Elkartea, Durangaldeko zenbait enpresek sortu zuten Garain 1980ko azaroaren 25ean, denen artean indarrak batu eta helburu komunak lortzeko.   Estatutuetan ezarri zen DEE-n parte har zezaketela produkzio zentroa edo helbide soziala Durangaldeko udalerrietan kokatuta zuten enpresa guztiek.

Hasierako jardueretako bat izan zen (mugarri garrantzitsua DEE sortzean) negoziazio bateratua egitea zerbitzu komun bat emango zuen istripu mutua batekin (Madin), eta baita ere elkartea ostatatzen duen eraikina erostea.

DEE eratu zenetik, aldatu egin da elkarteko parte-hartzaileen osaera, batetik, jende berria gehitu delako, eta, bestetik, 22 enpresa fundatzaileetatik zenbaitek alde egin dutelako.  Horien artean, Fundiciones Olma, Hijos de Ortiz de Zárate, Duñaturria y Estancona, Fundiciones Amboto, Talleres Ederra, Fervileco, Juferco…. Eta elkartetik joan badira izan da azken 25 urteetan Bizkaiak, eta, batez ere, Durangaldeak dezelerazio ekonomikoa jasan duelako.

Gure elementu bereizgarriei jarraiki, DEE-k bere bazkideen artean hobekuntzak sustatuko dituzten ekimen ugari gauzatu ditu, hona hemen adibide batzuk:  ISO ziurtagiriak ezartzea Kalitatean eta Ingurumenean, Makinak Egokitzeko  diagnostiko eta hobekuntza, mutualitate zerbitzuetarako negoziazio bateratua, Prebentzioa, Osasunaren Zaintza, etab.. Horra hor zenbait kasutan puntualki gauzatutako helburu eta proiektuak, eta, beste kasu batzuetan, aldiz, denboraren puruz finkatu egin direnak. Gaur egun, DEE-k lehengo zerbitzu komunak eta zerbitzu berriak uztartzen ditu, ZEHAR gure Erosketa Zentralaren bidez (Ikus Zehar-i buruzko informazioa).

Proiektu bateratuetan parte hartu dugu beste antolakunde eta erakunde batzuekin batera, eta horiei esker leku estrategiko eta lehiakor berezi bat izatea lortu dugu gure ingurunean. Hona hemen adibide batzuk:

Metalgiltza proiektua: Ibilbide luzeko ekimena da eta sortu zenetik hartu dugu parte bertan. Mankomunitateko udalek, BFA-k, Prestakuntza Zentroek eta mota guztietako gizarte-eragileek sustatu dute. Eskualdeko Plan Estrategiko baten zirriborroa egin zen, Durangaldeko bilakaera sozio-ekonomikoa azalduko zuena, eta 2008ko udazken honetan buruzkatu liteke Industri Barruti bat sortzeko proiektuarekin (ikus Berriak atala).

INNOGUNE proiektua: CEBEK-en sortu eta BFA-k eta Labein-ek babestutako proiektu honek berrikuntza teknologikoari buruzko aholkularitza zerbitzu bat eratu du ETEentzat, eta DEE-k bilgune gisa balio izan du.

Beste lankidetza hitzarmen batzuk ere sinatu dira enpresa elkarteekin, erakunde publiko eta pribatuekin eta gizarte-eragileekin, aukera eman digutenak topaketak, foroak eta jardunaldiak gauzatzeko eta horrela, eskualdeko enpresen eta gure bazkideen baliabideak hobetu eta optimizatzeko.


Laplanet bidez garatua
zehar
Erosketa eta Zerbitzu Zentrala
Informazio gehiagon » Central de compras
Durangaldeako
BARRUTI INDUSTRIALA
Gure jardueren eta zerbitzuen
Informazio gehiagon »
Gehiago jakin nahi duzu?
Lehiakortasun poloaren sorkuntza? Gurekin harremaneten jarriz. Atseginez erantzungo dizugu.
Informazio gehiago»
Interesdun lotura>>