DEE - AED Empresarios de Durango
Asociación de Empresas del Duranguesado

Euskaraldia 2020

Euskaraldia 2020

Aurtengo udazkenean Euskaraldiaren bigarren edizioa egingo da: 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko ariketa gauzatuko da Euskal Herri osoan

Bigarren edizio honetan urrats berriak emango dira, eta norbanakoek Belarriprest eta Ahobizi rolak hartzeaz gain, elkarte, enpresa eta erakundeak ere inplikatuko dira oraingoan, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko neurriak hartuko dituzte, ARIGUNEEN dinamika bultzatuz (euskaraz lasai aritzeko guneak).

Gure arloari dagokionez, ukaezina da lan munduan euskararen erabilera areagotzeko beharrizana, eta Euskaraldia bultzada garrantzitsua izan daiteke norabide horretan. Helburu hori ipar, DEE – AED eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak bat egin dugu, eta Euskaraldian parte hartzeko deia egin nahi dizuegu elkarteko kide zareten enpresei.  

Parte-hartzeko interesa izanez gero, Amankomunazgoko euskara zerbitzuak beharrezko informazioa, eta ahal den neurrian, hasierako pausuak emateko laguntza eskainiko du (izena emateko epea irailaren 27ra arte).

Harremanetarako: euskera.mdurango@bizkaia.org / 94 627 86 40

Asociación de Empresas del Duranguesado

Asociación de Empresas del Duranguesado

Murueta Torre, 2 - 48200 Durango - Bizkaia

Teléfono: 618 620 361

Correo electrónico: estibaliz@dee-aed.com

Redes Sociales