DEE - AED Empresarios de Durango
Asociación de Empresas del Duranguesado

EUSKARALDIA 2022

EUSKARALDIA 2022

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia. Bertan parte hartzen duten kideek konpromisoa hartzen dute euskaraz gehiago hitz egiteko. Bi asteko iraupena dauka, eta helburu nagusia da denbora tarte horretan izandako ohitura aldaketak denboran irautea.

Parte hartzaile bakoitzak paparrean txapa bat eramango du, hartu duen konpromisoaren lekuko. Bi rolen artean aukeratu behar du: Ahobizi edo Belarriprest.

AHOBIZI
Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egiten du uneoro. Kideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitzak, beti, euskaraz egiten ditu; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraitzen du. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten dio kideek ulertzen dutenean.
BELARRIPREST
Aldiro erabakitzen du euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez du euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi izaten du, eta horixe eskatzen die modu esplizituan.
Asociación de Empresas del Duranguesado

Asociación de Empresas del Duranguesado

Murueta Torre, 2 - 48200 Durango - Bizkaia

Teléfono: 618 620 361

Correo electrónico: estibaliz@dee-aed.com

Redes Sociales