DEE - AED Empresarios de Durango
Durangaldeko Enpresa Elkartea

Zehar Erosketa Zentroa

DEE-AEDk ZEHAR gunea erabili ohi du 2007. urtetik, enpresa bazkideen artean zerbitzu kolektiboak kontratatzeko eta baita produktu desberdinak erosteko.

Erosketa gune hau, urte hauetako esperientziaren poderioz, bere fisionomia enpresa bazkideen beharrizan eta dinamiken arabera aldatuz eta moldatuz joan da. Hala ere, aldaketa eta moldapen hauek gune honen sorreran finkaturiko xedeetan oinarritu dira:

  1. Erosketen eta zerbitzuen kontratazioen kostuetan aurrezpena.
  2. Kudeaketa -balio edo kostuen aurrezpenak.
  3. Homologatuko hornitzaileekiko bitartekaritza.
  4. Arreta berezia bazkideen banakako beharrizanei.

2011 urtean bazkideek adosturiko azken akordioak (industria-hornidurak, bidaiak, bulegoko tresneria…) bermatzeaz gain, interes orokorreko hitzarmen berrietarako zabalkuntza lanetan dihardugu: banku-produktuak, aseguruak, energia eta logistika.

Durangaldeko Enpresa Elkartea

Durangaldeko Enpresa Elkartea

Murueta Torre, 2 - 48200 Durango - Bizkaia

Telefonoa: 618 620 361

E-posta: estibaliz@dee-aed.com

Redes Sociales