» Elkartea
DEE-AED Durangaldea eskualdean kokaturiko enpresen elkartea da.
Bazkideei baliabideen optimizazioaz gain, lehiakortasunerako abantaila ekarriko dieten zerbitzu bateratuak eskaintzen dizkiegu; Aipatu egitasmoa indarrean dago, 2007an ZEHAR sortu genuenetik, hots, DEE-AEDren erosketa eta zerbitzu zentrala.
ZEHAR bazkideen artean iritziak adierazteko eta gogoetak partekatzeko bilgunea da. Leku aproposa gai anitzez hitz egiteko: hobekuntzaz, negoziaketaz, absentismoaz, prebentzioaz, lankidetzaz, diru-laguntzez eta finantzaketez, kanpo-merkatuaz eta lehengaien prezioez, familia-enpresez edo etorkinen eskulanaz… Eremu fisikoa ere badugularik, bazkideen eskura dagoen ZEHAR-ko gure egoitza, bileretarako aretoen erabilera libre eta dohainekoaren ikurra izan behar dena. Enpresa gehiago gurera etortzea nahi dugu, ideia gehiago elkartrukatu eta zerbitzu hobeak lortzeko.
Enpresa gehiago gurera etortzea nahi dugu, ideia gehiago elkartrukatu eta zerbitzu hobeak lortzeko. Era honetara, gure eskualdeko enpresak modu hobe eta eraginkorrago batez ordezkatuko ditugulakoan gaude, gure beharrizana izan dezaketen erakunde eta eztabaida-leku gehiagotara iritsiz. Negoziaketarako gaitasuna duen lobby bat izan nahi dugu.
Bazkide bakoitzaren kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egin nahi dugu. INNOGUNE gisako proiektuetan parte hartu izanak eta erakunde publikoekin lortutako akordioek ez ezik, hobekuntza erdiesteko buruturiko ekimenek bermatzen gaituzte: gure produktuek, prozesuek, antolaketak eta kudeaketak, eta nola ez, gure merkatuak.
Gure bazkideen arteko harreman eta kolaborazioak sortzeko edota arazoak zein konponbideak partekatzeko gune bat baino gehiago izan nahi dugu. Guztion eta guztiontzako gune bat, denentzat erreferente izango dena.
Durangaldeko Enpresa Elkartea
Murueta Torre, 2 - 48200 Durango - Bizkaia
Telefonoa: 618 620 361
E-posta: estibaliz@dee-aed.com
Redes Sociales